ZEIN DA ZURETZAT ORDENIK EGOKIENA?
KULTURA-HEZKUNTZA-GIZARTARATZEA.
Ingurugiro kultural jakin baten jaiotzen gara. Eta non jaiotzen garen ez dago gure esku; beraz, kultura jakin baten barrenean hasten da gure bizitza.
Hori dela eta, kultura batek markatzen dituen tradizio eta oihuturen oinarrietan gara hezituak. Oinarri hauen gainean eraikitzen da hezkuntza.
Hezkuntzak, ordea, gizartaratzea ahalbidetuko du. Jasotako hezkuntzak, bai gure gizartean (gure gizarte kulturalean) bai gainontzeko gizarte kulturaletan maneiatzen irakatsiko digu.
Kultura baita gizartearen oinarria, kultura baitugu gizartearen abiapuntu.
jueves, 10 de mayo de 2012
miércoles, 8 de febrero de 2012
Didaktikara hurbilduz
Gezurra
badirudi ere, berri xamarra naiz didaktikaren arlo honetan. Ongietorria
eman nahi diot, beraz, neroni didaktikaren mundu honetara.
Nire hezkuntza prozesu osoan didaktika delako hau agertu izan den arren (ziur esan dezaket hori), ikasitakoaren azpikaldetik ibili da didaktika, ikusezina izan den azpikalde horretatik. Goazen ba, diotsat nire buruari, gaineko azalak kendu eta gunera, didaktikara hurbiltzen.
Hasteko, didaktika delako disziplina hau nonbait kokatzea dagokit.
Hezkuntzaren arloan lanean nabiltzanez, didaktikak hezkuntzan dituen zeresanak ezagutu eta aztertu nahi nutuzke. Horretarako hezkuntzaren inguruko hausnarketa batekin hasiko naiz lehengo ariketa gisa.
Has gaitezen, ba, hezkuntzari definizio bat emanez.
HEZKUNTZA
Hezkuntza ikasketa bat da. Etengabeko ikasketa. Jaiotzetik hil arte ematen dena.
Hezkuntza, gizabanakoak berezkoa duen gaitasun intelektual eta kognitiboa garatuaz ematen da. Gai dela erakutsiaz, beroni hazkuntza pertsonal eta hazkuntza sozial, kultural eta zibiko bat emateaz arduratuko da herraminta ezberdinen bitartez; beraz, gizarte jakin baten bizitzeko (ingurugiro soziala) eta giza-harremanetan (ingurugiro pertsonala) trebatzeaz arduratuko da hezkuntza.
Hezkuntzak, hala ere, gizabanakoan jokaera bilatuko du beti. Gizarte jakin batean eta gizartean orokorrean egikia eta positiboa izango den jokaera. Balore moral eta zibiko egokiak trasmititu nahi ditu (errespetua, kasu). Gizabanakoa (hobetzeko) gai dela erakutsi nahi digu hezkuntzak: ikasteko gai, zuzentzeko gai, parkatzeko gai dela diosku hezkuntzak.
Hezkuntzan hezituak gara protagonistak. Denok gara protagonistak.
Hezitzaile (eskola bateko irakaslea -hezkuntza formalean-, Proyecto Hombreko zuzendaria-hezkuntza ez formalean-, adibidez) izan arren hezituak izango gara beti. Hasieran esan dudan bezala, amaigabeko ikasketa delako hezkuntza ororentzat.
Bizitako esperientziek ere hezi, irakatsi egiten digute: badugu, adibidez, Greziako egungo egoera aztertzea, hango defizit izugarriak utzi duen egoera aztertzea (gero eta jende gehiago langabezian, hainbat jende hainbat hilabetetako soldatak kobratu gabe, euren umeak elikatu ezin ditzaketen familiak), konturatzeko, gutariko asko ez gaudela egoera horretan. Horrek, beraz, daukaguna gehiago baloratzen lagun beharko liguke, eskerrak ematen eta, zergatik ez, egoera latz hoietan daudenei laguntzera bultza beharko gintuzke beste egoera horren existentziaz jakiteak. Horra hor beraz, empatia, eskuzabaltasuna bezalako baloreak, hezkuntzaren prozesu osoan landu ta jorratu nahi direnak. Horra horra hor, ba, instituzio eta organo ezberdinetatik kanpo ematen den hezkuntza. Kalekoa.
Hezkuntza, termino formal bat bezala hartuz gero, bi sailetan banatzen da:
Hezkuntza formalean, hezkuntza akademikoaz arduratzen den hezkuntza motan eta ez formalean, irakaskuntza formalean ematen ez diren beste arlo batzuetan hezteaz arduratzen denean.
Hezkuntza formala haurtzaindegi, eskola, ikastola, ikastetexe, instituto, unibertsitateetan ematen da (titulazioak -graduak, moduluak, diplomaturak lizentziaturak etab. emateaz arduratzen denetan).
Hezkuntza ez-formala edozein herritako kultur-etxe baten eman daitekeen 3.adineko pertsonentzako esku-lan tailer batean eman daiteke. Kultur-etxe, zahar-etxe, gaztetxe, ingeleseko akademia baten eman daiteke hezkuntza ez-formala.
Hausnarketa honen ondoren hezkuntzan oinarri den didaktikaren definiziora hurbiltzen saiatuko naiz.
DIDAKTIKA
Heziketan, irakastea, azaltzea helburu duen arlo baten desglosea, arlo horren lanketa prozesuaren osotasuna jasotzen duen disziplinari deritzo didaktika.
Didaktika, disziplina bat bat da, beraz.
Horrez gain, esan al genezake didaktikak baduela loturarik pedagogiarekin?
Zer da pedagogia?
PEDAGOGIA
Pedagogia didaktika eta beraren prozesuan martxan jartzen elementuak irakasteaz arduratzen da; hau da, pedagogia didaktika abiapuntutzat hartuz gizabanakoari (ikasleak) irakasten lagunduko dion prozesu osoa da. Irakasketa prozesu bat. Hezitzaileak (irakasleak, gure kasuan) emango duena.
Guzti honen ondoren, didaktika deritzon den mundu honen eskualde batetako herri txikiren batera heldu naizela uste dut.
Motxila ta makila harturik, banoa ba bidea jarraitzen. Helmuga:"Didaktika-Land".

Suscribirse a:
Comentarios (Atom)