Gezurra
badirudi ere, berri xamarra naiz didaktikaren arlo honetan. Ongietorria
eman nahi diot, beraz, neroni didaktikaren mundu honetara.
Nire hezkuntza
prozesu osoan didaktika delako hau agertu izan den arren (ziur esan
dezaket hori), ikasitakoaren azpikaldetik ibili da didaktika, ikusezina
izan den azpikalde horretatik. Goazen ba, diotsat nire buruari, gaineko
azalak kendu eta gunera, didaktikara hurbiltzen.
Hasteko, didaktika delako disziplina hau nonbait kokatzea dagokit.
Hezkuntzaren
arloan lanean nabiltzanez, didaktikak hezkuntzan dituen zeresanak
ezagutu eta aztertu nahi nutuzke. Horretarako hezkuntzaren inguruko
hausnarketa batekin hasiko naiz lehengo ariketa gisa.
Has gaitezen, ba, hezkuntzari definizio bat emanez.
HEZKUNTZA
Hezkuntza ikasketa bat da. Etengabeko ikasketa. Jaiotzetik hil arte ematen dena.
Hezkuntza,
gizabanakoak berezkoa duen gaitasun intelektual eta kognitiboa garatuaz
ematen da. Gai dela erakutsiaz, beroni hazkuntza pertsonal eta hazkuntza
sozial, kultural eta zibiko bat emateaz arduratuko da herraminta
ezberdinen bitartez; beraz, gizarte jakin baten bizitzeko (ingurugiro
soziala) eta giza-harremanetan (ingurugiro pertsonala) trebatzeaz
arduratuko da hezkuntza.
Hezkuntzak,
hala ere, gizabanakoan jokaera bilatuko du beti. Gizarte jakin batean
eta gizartean orokorrean egikia eta positiboa izango den jokaera. Balore
moral eta zibiko egokiak trasmititu nahi ditu (errespetua, kasu).
Gizabanakoa (hobetzeko) gai dela erakutsi nahi digu hezkuntzak: ikasteko
gai, zuzentzeko gai, parkatzeko gai dela diosku hezkuntzak.
Hezkuntzan hezituak gara protagonistak. Denok gara protagonistak.
Hezitzaile
(eskola bateko irakaslea -hezkuntza formalean-, Proyecto Hombreko
zuzendaria-hezkuntza ez formalean-, adibidez) izan arren hezituak izango
gara beti. Hasieran esan dudan bezala, amaigabeko ikasketa delako
hezkuntza ororentzat.
Bizitako
esperientziek ere hezi, irakatsi egiten digute: badugu, adibidez,
Greziako egungo egoera aztertzea, hango defizit izugarriak utzi duen
egoera aztertzea (gero eta jende gehiago langabezian, hainbat jende
hainbat hilabetetako soldatak kobratu gabe, euren umeak elikatu ezin
ditzaketen familiak), konturatzeko, gutariko asko ez gaudela egoera
horretan. Horrek, beraz, daukaguna gehiago baloratzen lagun beharko
liguke, eskerrak ematen eta, zergatik ez, egoera latz hoietan daudenei
laguntzera bultza beharko gintuzke beste egoera horren existentziaz
jakiteak. Horra hor beraz, empatia, eskuzabaltasuna bezalako baloreak,
hezkuntzaren prozesu osoan landu ta jorratu nahi direnak. Horra horra
hor, ba, instituzio eta organo ezberdinetatik kanpo ematen den
hezkuntza. Kalekoa.
Hezkuntza, termino formal bat bezala hartuz gero, bi sailetan banatzen da:
Hezkuntza
formalean, hezkuntza akademikoaz arduratzen den hezkuntza motan eta ez
formalean, irakaskuntza formalean ematen ez diren beste arlo batzuetan
hezteaz arduratzen denean.
Hezkuntza
formala haurtzaindegi, eskola, ikastola, ikastetexe, instituto,
unibertsitateetan ematen da (titulazioak -graduak, moduluak,
diplomaturak lizentziaturak etab. emateaz arduratzen denetan).
Hezkuntza
ez-formala edozein herritako kultur-etxe baten eman daitekeen 3.adineko
pertsonentzako esku-lan tailer batean eman daiteke. Kultur-etxe,
zahar-etxe, gaztetxe, ingeleseko akademia baten eman daiteke hezkuntza
ez-formala.
Hausnarketa honen ondoren hezkuntzan oinarri den didaktikaren definiziora hurbiltzen saiatuko naiz.
DIDAKTIKA
Heziketan,
irakastea, azaltzea helburu duen arlo baten desglosea, arlo horren
lanketa prozesuaren osotasuna jasotzen duen disziplinari deritzo
didaktika.
Didaktika, disziplina bat bat da, beraz.
Horrez gain, esan al genezake didaktikak baduela loturarik pedagogiarekin?
Zer da pedagogia?
PEDAGOGIA
Pedagogia
didaktika eta beraren prozesuan martxan jartzen elementuak irakasteaz
arduratzen da; hau da, pedagogia didaktika abiapuntutzat hartuz
gizabanakoari (ikasleak) irakasten lagunduko dion prozesu osoa da.
Irakasketa prozesu bat. Hezitzaileak (irakasleak, gure kasuan) emango
duena.
Guzti honen ondoren, didaktika deritzon den mundu honen eskualde batetako herri txikiren batera heldu naizela uste dut.
Motxila ta makila harturik, banoa ba bidea jarraitzen. Helmuga:"Didaktika-Land".